XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Programa-mota:
Irakasmaila(k):
Jakintzagaia(k):
Windows beharrezkoa:
Beharrezko RAM memoria:
Gutxienezko prozesadorea:
Txartel grafikoak:
Diskete-kopurua:
Disko gogorra behar da:
Edukinaren egilea:
Trataera informatikoa:
Produktorea:
Banatzailea:
Gure nahia ez da ortografiaren kasu bakoitzeko araudiak aurkeztea, baizik eta, ariketa eta jokoen bitartez, ikasleak trebetasuna lortzea.
Edukina azaltzerakoan, 3 atal nagusi bereiztu ditugu, guztietan hitzen lanketa egingo delarik.
1) H-a landu.
H duten hitzak: ariketa honetan eskaintzen diren hitz guztiek H dute, ikasleak Hren posizioa erabaki behar du.
H duten eta ez duten hitzak: ikasleak, agertzen den hitzak H duen ala ez erabaki behar du; eta, baiezkoetan, bere posizioa ere markatu behar du.
H esanahiaren arabera: ikasleak, azaltzen den hitza eta bere esanahaia kontuan harturik, H duen ala ez erabaki behar du eta duenean noski, bere posizioa.
Hiru lantze-modu hauen osagarritzat honako laguntzok eskaintzen zaizkio irakasleari: 1. eta 2. motetako ariketetan azaltzen diren hitzak aldatu edo gehitzeko aukera, 3. motako ariketetan azaltzen diren hitz eta esanahiak aldatu edo gehitzeko aukera.
2) S-X-Z bereiztu: pantailan azaltzen den hitzaren hutsuneak, s, x edo z letraz osatu behar dira.
3) TS-TX-TZ bereiztu: pantailan azaltzen den hitzaren hutsuneak, emandako esanahiaren arabera, ts, tx edo tz letraz osatu behar dira.
Bai S-X-Z eta bai TS-TX-TZ kasuan ere, bi lantze-modu horien osagarritzat, irakasleari, azaltzen diren hitz eta esanahiak aldatu edo gehitzeko aukera eskaintzen zaio.
Programa-mota:
Irakasmaila(k):
Jakintzagaia(k):
Windows beharrezkoa:
Beharrezko RAM memoria:
Gutxienezko prozesadorea:
Txartel grafikoak:
Diskete-kopurua:
Disko gogorra behar da:
Edukinaren egilea:
Trataera informatikoa:
Produktorea:
Banatzailea:
Testuak, edozein prozesatzailetan idatziz eta ASCII kodean grabatuz prestatu ahal dira, eragiketa berezirik egin gabe.
Programa berak ere, testuak inprimagailuan ateratzearen aukera ere eskaintzen du, gelan lan egiteko ordenadoretik kanpo.